EAJren ekitaldi nazionala, domekan Arrasaten

Imanol Beloki Unamuno 2023ko maiatzaren 12a

2019an, EAJk Arrasaten egindako udal hautagaitzaren aurkezpenean. Argazkia: EAJ

Domekan egingo dute jeltzaleek hauteskunde-kanpaina hasierako mitin nazionala. Arrasaten batuko dira EAJko zenbait alderdikide esanguratsu EAJko alkategaiarekin batera. Hitzordua Herriko Plazan izango dela jakinarazi dute, 12:00etan, eta han izango dira, Maria Ubarretxenaz gain, Eider Mendoza, EAJko Gipuzkoako diputatugai nagusia; Iñigo Urkullu, lehendakaria; eta Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea. Ekitaldia streaming bidez emango dutela jakinarazi dute ohar bidez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak