Erorikoak prebenitzeko tailerra, 65 urtetik gorakoentzat eta haien senideentzat

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 11a, 14:33

Arrasateko Udalak antolatuta, bi saio teoriko-praktiko izango dituen tailerra egingo dute, maiatzaren 24an eta 25ean, 16:30etik 18:00etara, Etxaluzen. Izena dohainik eman daiteke, Arrasateko osasun zentroan edo 943 03 52 50 telefonora deituta.

Udaletik azaldu dutenez, erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. "Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte".

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoak prebenitzeko tailer bat antolatu dute Arrasateko Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroarekin, Arrasateko Farmazia-Ortopedia batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin elkarlanean. 65 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta egongo dira saio horiek, "erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz".

Etxaluze eraikinean egingo dute tailerra, bi saio teoriko-praktikotan, maiatzaren 24 eta 25ean, 16:30etatik 18:00etara. "Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak