Doke Antzerki Eskolaren udalekuetan, antzerkigintzan murgilduko dira parte-hartzaileak, hainbat arlo uztartuz: Sormena, irudimena, jolasa, interpretazioa, talde lana, euskararen erabilera eta abar. "Urte osoan zehar eskaintzen ditugun klaseetatik at, antzerkigintza inoiz probatu ez duenarentzako aproposak dira udaleku hauek. Antzerkigintzarekin lehen kontaktua edukitzeko, alegia. Baita probatu duen eta esperimentatzen jarraitu nahi duenarentzako ere", nabarmendu dute Doketik.
