Gizonak alabaren lagun bati egin zion sexu-erasoa Arrasateko etxebizitza batean. Urtebetetze festa baten ostean, etxebizitzara itzuli zen gizonezkoa eta orduan egin zion eraso 9 urteko haurrari.
Kartzela zigorraz gain, bost urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri dio auzitegiak. Halaber, gizona ezingo da neskatoarengana hurbildu, ezta harekin komunikatu ere, zazpi urtez, eta jasandako kalte moralengatik 6.000 eurorekin konpentsatu beharko du, legezko interesak gehituta. Horrez gain, kondena-ebazpenak zazpi urtez ezgaitzen du gizona adingabeekin harremana duen edozein ofizio edo jardueratarako, baina ez da irmoa, apelazio-errekurtsoa aurkez baitezake.