Belauneko lesio bat tarteko Nekane Alda kirofanotik pasatzekotan dago, eta K1-eko borrokalari profesionalak ezingo du zapatuan Paula Andreuren kontra borrokatu. Eta hain zuzen, Sergio Sanchez Dinamita txapeldunaren beste ikasleetako batek, Maialen Gallardo arrasatearrak, ordezkatuko du Alda. Bitxia da Gallardok kickboxing-ean egin duen bilakaera, izan ere, gaztetan Dragoiekin batera gimnasia erritmikoan jardun zuen Arrasaten, aerobikean Espainiako txapeldun ere izan ziren, baina pandemia ostean, eta gimnasioan lan handia egin eta gero, kickboxingean hasteko erabakia hartu zuen. Haren entrenatzaile Dinamita-ren esateran "erritmo handiko borrokalaria da, oso elektrikoa". Bada, 25 urteko arrasatearrak kontrario gogorra izango du aurrean, Tarragonako Paula Andreu. 49 kiloz azpiko kategorian lehiatuko dira.
Jaialdirako pisaketak egubakoitzean, hilak 12, egingo dituzte, Dulantziko Mailu Tavern-en. Borroka jaialdia, berriz, zapatuan 18:00etan hasiko dute (Dulantziko kiroldegian, sarrera 15 euro).