"Emakume moduan zure potentziala eta ahalmenak ezagutu nahiko zenituzke zaldien coaching-a bitarteko? emakumeentzako soilik izango den tailer bat prestatu dugu, non zure buruarekin berriro konektatu, ahaldundu, harremanetan muga osasuntsuak jartzen ikasi eta autokonfiantza eta autoestimua landuko ditugun", azaldu dute elkartetik.
Ekintzak ingurune natural batean izango dira, "beti zaldien jakituriaz lagunduta eta haiek erakutsiko digute zer landu edota zertaz jabetu behar garen egiten dugunaz kontzienteago jarduteko".
Era berean, jarduera guztiak lurretik egingo dituzte, beraz, ez da beharrezkoa zaldien aldez aurretiko ezagutzarik. "Animatu eta etorri gurera, zu ezagutzeko irrikatan gaude eta!", nabarmendu dute.