Honako hauek dira txapelketan parte hartu duten karatekak:
- Irati Izurrategi: katan, 14-15 urte artekoetan eta kumitean, 14-15 urte artekoetan (-50kg).
- Xavier Varteniuc: kumitean, 14-15 urte artekoetan (-65kg).
- Julen Bermejo: kumitean, 14-15 urte artekoetan (-65kg).
- Danel Izurrategi: kumitean, 16-17 urte artekoetan (-60kg).
- Aratz Ezpeleta: kumitean, 16-17 urte artekoetan (+80kg).
- Iosu Madinabeitia: kumitean, 21 urtez azpikoetan (-70kg).
- Anderson Garcia: kumitean, 21 urtez azpikoetan (-70kg).
- Leire Valor: katan, seniorretan eta kumitean ere, seniorretan (-55kg).
- Aitor Madinabeitia: kumitean, seniorretan (-70kg).
Lau txapeldun
Sanchezen esanetan, guztiak aritu dira maila ezin hobean eta, guztien gainetik lau izen nabarmendu dira. Izan ere, Xavier Varteniuc, Danel Izurrategi, Aratz Ezpeleta eta Aitor Madinabeitia Espainiako txapeldun berriak dira, nor bere kategorian. Bestalde, Iosu Madinabeitiak eta Leire Valorrek hirugarren postuan amaitu dute txapelketa.
Horiez gain, beste hainbat karateka guztien lanari ere balioa eman dio entrenatzaileak. "Podiumera igotzerik lortu ez badute ere, lan zoragarria egin dute, aurkariei lan zailak jarriz. Klubetik, guztiak zoriondu gura ditugu, entrenamendu eta txapelketa guztietan egindako lanagatik. Esfortzu eta sakrifizio guztiek ematen dituzte emaitzak eta, oraingo honetan argi ikusi da hori".