Bertaratzen direnei taldearen berri emateko baliatuko dute hitzordua, nortzuk diren erakusteko eta parte hartu nahi duenak ateak irekita dauzkala adierazteko. Benetan libre al gara? Zerbait erabakitzen dugu? da ekitaldiari jarri dioten izenburua.
Hurrengo asteetan zientzia politikoetako adituak gonbidatzeko asmoa ere erakutsi dute. Hala, Carlos Taibo idazleak maiatzaren 23an emango du hitzaldia Gaztelupe ikastolan, eta ekainaren 10ean Maria Angeles Maestro Alderdi Komunistako kideak Kulturateko areto nagusian, 10:00etan.