Ibai-arte motorrak berotzen hasi da dagoeneko Arrasate Blues jaialdiari begira eta joan den asteburuan egindako bi kontzertuen ostean, eguenean ere beste emanaldi batez gozatzeko aukera izango da. Izan ere, Kajoiko terrazan blues doinuak eskainiko dituzte Fede Aguadok eta Danny del Torok. Eguraldi txarra egin ezkero, Kajoi taberna barruan izango da.
Ibai-arteko kideek nabarmendu dutenez, Fede Aguado gaztelerazko bluesaren historietako bat da. "Bizitza osoa ibili da Espainia osoan zehar bere kantak jotzen, bai klubetan, eta baita jaialdirik onenetan ere". Oraingoan, Erresuma Batuko Music Republic Magazine-k 2019ko artista akustiko onena izendatu zuen eta Europa osoan zehar jotzen dabilen Danny del Tororen harmonikak lagunduta dator, "letra dibertigarriak eta errebindikagarriak" eskaintzera. "Ikusi dezakezuen bezala, ez galtzeko moduko bikoteaz gozatu ahal izango dugu Arrasaten", gaineratu dute antolatzaileek.