Itxaso Plaza arrasatearrak Arabako Itzulia irabazi du

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 8a, 11:35

Itxaso Plaza, Arabako Itzulia irabazi berritan. (Argazkia: Lokatza).

Laudion eta Legution korritu dute asteburuan emakumeen Arabako Itzulia eta han izan dira Igamo Packaging taldeko ziklistak. Gazte mailan Itxaso Plazak sailkapen nagusia irabazi du, Markinan lortutako garaipenari jarraipena emanez.

Lehen etapa zapatuan izan zen, Laudion, 2,3 kilometroko kronoigoera eta Plazak ezarri zuen denborarik onena. Bigarren etapa, berriz, Legution korritu zuten, eta esprintean hirugarren sailkatu zen arrasatearra, bezperako tarteak baliatuta, Arabako Itzulia poltsikoratuz. "Bigarren etapan ere, momentu gogorrenetan, indartsuena izan dela ondo erakutsi du", azaldu dute Lokatza taldeko zuzendariek. 
 
Kadete mailan, bestalde Igamo Packaging taldeko Itxaso Askasibar eta Izar Ezkibel aritu dira. "Askasibar lehen hamarretatik gertu izan da eta Ezkibelek, berriz, lehen urteko kadetea izanik, lehen hogei ziklisten artean amaitzea lortu du". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak