Eguraldiak errespetatuta, gozatua hartu dute Musakolako martxan

Xabier Urtzelai 2023ko mai. 7a, 16:00

Musakolako jaiak girotzen hasteko mendi bizikleta martxa egin dute gaur goizean (09:00), eta 250 txirrindulari inguru animatu dira bertara. Eguraldi txarra zegoen iragarrita, baina giro ederra izan dute antolatzaileek proposatutako bi ibilbideak egiteko: ateri, eta fresko. 

Beste urte batzuetan moduan Anporreta inguruan egin dituzte txirrindulariek lehenengo kilometroak, baina oraingoan, Institutu atzetik igo beharrean hilerritik gora joan dira. Hain zuzen, Musakolako kiroldegi atzetik sartu dira ostera ere bizikleta zaleak auzora, eta 10 kilometro horietan lehenengo berotua hartu ostean Etxezarretarako bidea hartu dute denek, handik Kortaburura igotzeko (15. kilometroa). Bigarren itzuli horren ondoren Zubillagara jaitsi, eta Urkulura iritsi aurretik Gorordo gaina gainditu behar izan dute (26.km) eta azkeneko tramua Kurtzetxiki inguruetan zuten zain, azken jaitsiera teknikoei aurre egin eta Ziorlako balkoitik helmugara iristeko. Ibilbide luzea aukeratu dutenek 40 kilometro inguru egin dituzte, eta 1.500 metro inguru.

Bada, Musakolako martxako 14. edizioan gozatua hartu dute ziklistek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak