10:00etan hasiko dute Donostiako Kontxako Hondartza Torneoa, eta antolatzaileek aurreratu dutenez 600 jokalaritik gora batuko dira, 44 taldetan banatuta. Hamalau eta hamahiru talde izango dira 10 eta 12 urtez azpikoetan. Hamalau urtez azpikoetan 11 taldek eman dute izena; errugbi inklusiboan eta emakumezkoen kategorian, aldiz, bi eta lau talde, hurrenez hurren.
Esan bezala, txapelketa goizeko 10:00etan jarriko da martxan baina, lehenago, 9:00etan, parte hartzaileei harrera egingo diete. Partiduak zazpinako erara jokatuko dituzte, aurreikuspenen arabera, eguerdi parterako, 12:30ak aldera, txapelketa amaierara helduko da. Horren ostean, eta errugbiaren ohiturei eutsiz, azken partiduaren ostean parte hartzaile guztiek hirugarren denboraz gozatzeko parada izango dute, baita antolakuntzak emango dien opariak jaso ere.