Ibai Artek antolatuta, Arrasate Blues programaren barruan Hirukote taldeak egubakoitz arratsaldea girotu zuen, atzo Arbolapetan. Gainera, Dmitry Baevsky safoxonista errusiarra izan zuten bidelagun. Jazz eta swing doinuekin, abesti estandarrak zein Euskal Herrian ezagunak diren beste abesti batzuk jo zituzten, gerturatu ziren arrasatearren gozamenerako.
Gaur gehiago
Arrasate Blues-en eskutik, gaur ere beste hitzordu kultural bat izango da Kajoi tabernaren terrazan. 13:00etan, denbora bat lozorroan egon ondoren zuzenekora itzuliko da Oñatiko Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldea. Eguerdian arituko dira Arrasateko Herriko Plazan eta taldetik jakinarazi dute abesti berriak joko dituztela.