Ekonomia digitalari buruzko jardunaldiak egingo dituzte datorren eguenean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 5a, 11:55

Maria Carola Iñiguez.

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Paz y Solidaridad Euskadik Ekonomia digitalak gure udalerrietan duen eraginari buruzko nazioarteko jardunaldia egingo dute  Maiatzaren 11n izango da, 18:30ean, Etxaluze eraikinean (Kurtxetxiki aretoa, 1. solairua). Topaketarako sarrera librea izango da lekua bete arte.

Jardunaldiaren helburua izango da ekonomia digitalaren moduak aztertzea, besteak beste, lanari, kontsumoari eta ingurumenari dagokienez, eta horiek Gipuzkoako udalerrietan eta nazioartean duten eragina baloratzea. Jardunaldia gidatuko dutenak, berriz, honako hauek izango dira: Adoración Guamán, Valentziako Unibertsitateko lanaren zuzenbideko irakaslea eta María Carola Iñíguez nazioarteko harremanetan eta eskubide sozialetan aditua.

Adoración Guaman Rafael Correa Ekuadorko presidente ohiaren aholkularia izan zen. "Lan-eskubideen azterketan aditua denez, ekonomia digitalak esklabotza modernotik, balio-kate globaletatik eta Giza Eskubideetan Arreta Egokiaren mekanismoetatik duen eraginaren ikuspuntua emango du Guamanek", azaldu dute antolatzaileek.

Bestalde, María Carola Iñíguezek, Adolfo Pérez Esquivelen aholkularia izan zenak, kudeaketan eta nazioarteko harremanetan aditu gisa duen esperientzia eskainiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak