Maiatzaren 11n banatuko dituzte Arrasate literatura lehiaketako sariak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 5a, 11:14

Iazko sari banaketa ekitaldia.

388 lan aurkeztu dituzte 36. edizioan eta dagoeneko aukeratu dituzte finalistak. Hala, maiatzaren 11n, eguena, egingo dute sari banaketa, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan. Aurtengo gonbidatua Eneko Barberena Mondragon idazlea izango da.

Urtero moduan, herriko ikastetxeen eta hainbat norbanakoren laguntza izan du AEDk lehiaketa gauzatu ahal izateko, eta elkartetik "eskerrik zintzoenak" eman dizkiete.

Honako hauek dira epaimahaikideak eta finalistak:

Narrazioa:

  • Epaimahaia: Bea Garai, Hirune Iribecampos, Karmele Perez, Maider Azkarraga-Urizar eta Arrasate institutuko euskara mintegia.
  • Finalistak: Irati Arribas, Alaia Rodriguez, Andoni Osinalde eta Jare Urrutia.

Ilustrazioa:

  • Epaimahaia: Libe Argoitia, Helena Azkarragaurizar, Nerea Zugasti, Imanol Aranburu, Amaia Bengoa eta Leire Arregi.
  • Finalistak: Aimar Rodriguez, Jon Branka Zubiria, Araitz Llodio, Aratz Larrañaga eta Ekaitz Lugarizaristi.

Bertsopaperak:

  • Epaimahaia: Olatz Ibarluzea, Xabi Betzuen eta Unai Bergaretxe.
  • Finalistak: Helena Unamuno eta Alaitz Etxebarria bikotea, Aner Ibarrondo, Iraitz Arrieta, Ibai Amuchategui eta Mahamed Amzaoui laukotea, Aratz Arenaza eta Jare Urrutia.

Mikro-ipuinak:

  • Epaimahaia: Arrasate Herri Eskolako irakasleak.
  • Finalistak: Kerman Petralanda, Maddi Iturricastillo, Malen Morras eta Enara Mateos.

Poesia:

  • Epaimahaia: Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko irakasleak.
  • Finalistak: Uxue Sologaistoa, Nora Roldan, Alaitz Sanchez, Harkaitz Leturiaga eta Zihara Etxeberria.

Komikia:

  • Epaimahaia: Igor Leturia eta Unai Busturia.
  • Finalistak: Muhammad Abdullah, Leire Toledano eta Alaitz Sanchez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak