Ekain amaierara arte ez dute itxiko San Andres kalea

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 5a, 10:37

San Andres kalea.

Leku Eder SA enpresa 49 etxebizitza eraikitzen ari da San Andres auzoan, Uribesalgo fabrika zaharra zegoen esparruan eta eremua urbanizatzen ari da etxebizitzak eraikitzen diren bitartean. "Ondorioz, maiatzaren 2tik uztailaren 28ra San Andres kalean oinezkoen zirkulazioa etetea aurreikusita zegoen", dio Udalak. "Eskola garaian obra honek dakarren arazoak direla medio, Udalak eraikuntza-enpresarekin adostu du urbanizazio-obraren denborak berregokitzea eta, ondorioz, ekainaren amaieran hastea lanak, ikasturtea amaitu ondoren".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak