Kooltur Ekintzako kideek zera adierazi dute: "Taldea amorratuta dago egoerarekin eta barkamenak eskatu nahi dizkie Arrasateko gaztetxera etortzeko ziren zaleei. Dena ondo badoa, Bilbon eta Altsasun izango dira hurrengo egunetan".
Hurrengo kontzertuak
Kooltur Ostegunak ekimeneko hurrengo kontzertua maiatzaren 18an izango da eta Birkit musikari arabarra igoko da oholtzara.
Maiatzaren 25ean, ostera, Nafarroatik etorriko diren musikariek girotuko dute gaztetxea, Petti eta Etxeko Uzta taldeak hain zuzen ere.