Bide publikoak "egoera onean" mantentzeko eskatu diote hainbat musakolarrek Udalari

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko maiatzaren 2a

Osiña-Asuela 20055055EP bidea.

Salatu dutenez, Asuelatik beheko bidegurutzerako zatia "oso egoera txarrean eta arriskutsu" dago, "ibilgailu astunak apurtuta eta urak egindako zulo handiekin". Horrez gain, Aranguren aldean, beheko pistatik gaineko pinudirako bidea moztuta dagoela ere deitoratu dute, eta AP1tik gora eroritako pinuak eta sasiak daudela.

Osiña-Asuela 20055055EP eta Aranguren-Bakue-Asuela 20055057EP dira, zehazki, auzotarrek hobetzeko eskatzen dituzten bi zatiak. Beheko mapan, laranja kolorez azaltzen direnak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak