Ibai Artek bi kontzertu antolatu ditu astebururako

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 2a, 11:45

Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldea, artxiboko irudi batean.

Hirukote taldea egubakoitzean igoko da oholtza gainera, eta Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, berriz, hilaren 6an.

Txomin Duhalde, Arnaud Labastierre eta Eric Lecordier musikariek 2015ean osatu zuten Hirukote taldea, Lapurdin. Euskal Herriko kantu eta dantza herrikoiak moldatuz, swinga dute langai, eta hurrengo hilabeteetan lehen diskoa grabatzeko asmoa dute. Dmitry Baevsky saxofoi-jotzailea izango dute gainera lagun. Errusiarra da, baina New Yorken ari da bere ibilbidea egiten. 19:00etan izango da kontzertua, Arbolapetan.

Iker Martinez musikari oñatiarra, berriz, Zaldi Herrenak taldearekin arituko da. Azaldu dutenez, rock lasaia, pop-a eta country-a da, besteak beste, lantzen duten musika, eta era horretan "bidaia musikal bat proposatzea" dute helburu. 13:00etan izango da kontzertua, herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak