Sailkapenaren erdian egonda, ezer gutxi zuten jokoan arrasatearrek. Deusto Loiola gorago dago, eta kalkulagailua eskuetan, igoera faserako aukera guztiak erretzen. Hala, lehen hiru laurdenak oso parekatuak izan ziren, markagailuari dagokionez.
Azken tartean hartu zuten abantaila bizkaitarrek, lehia erabakita uzteko.
Presio barik
Fran Fernandezek zuzentzen duen talde zuri-moreak denboraldiko etxeko lanak egin ditu dagoeneko, eta maila ziurtatu du. Hala, presio barik jokatuko du txapelketa bukatzeko geratzen diren hiru partiduak.