Denboraldia amaitu ez den arren Mondrak badaki hurrengo ligan maila bat beheragoko kategorian jokatuko duela baina asteburuko garaipen honek poztu ditu, Jorge Santiago entrenatzaileak adierazi duen moduan: "Bi talde gainditu ditugu azken jardunaldietan, eta pozik gaude egin dugu lanarekin eta erakutsitako irudiarekin ere. Urte guztian zehar ikusi ez den lana erakutsi dugu eta indar positiboa eman ditu honek".
Bi gol sartu zituen Mondrak Mojategin atzo jokatutako partiduan: lehenengo zatian Danel Menak eta bigarrenean Ander Arroiok. Vasconiak ez zuen golik egin.
Aloña Mendik, galdu
Aloña Mendi taldeak, bestalde, galdu egin zuen Deban atzo arratsaldean eta konplikatu egin zaio mailari eustea. Lau partidu gelditzen dira aurtengo denboraldia amaitzeko.