Ikasleekin saioa egin dute Neskak IKT-etan Nazioarteko eguna ospatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko api. 29a, 08:39

Atzoko saioko argazkia.

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Euskal Herriko DBH eta Batxilergoko ikasleei eta gizarteari orokorrean zuzenduriko jardunaldi bat antolatu zuten atzo Neskak IKTetan Nazioarteko eguna ospatzeko.

IKTko profesionalez osaturiko mahai-inguru bat ezagutzeko aukera izan dute presentzialki zein online jardunaldira gerturatu eta konektatu diren ikasleek. Mahai-inguruan, Onenpro enpresatik Esti Iturbe, HUEZItik Ainara Bilbao, MGEPtik Leire Etxeberria, Roganet enpresatik Gorka Lezeta eta MVEtik Diego Andres izan ziren, beraien ibilbide akademiko zein profesionala, erronkak eta IKTen esparruko genero ezberdintasunak mahaigaineratu zituzten eta sektore hontan emakumeen beharra dagoela aldarrikatu. Ikasturtean zehar egiten dituzten beste jardunaldi batzuek bezala, honek ere egungo eta etorkizuneko garapenean beharrezkoak diren profesional zientifiko teknologikoak gizartearengana gerturatu eta egiten duten lanaren balioa erakutsi gura izan du, bereziki, emakumeek ibilbide profesional hontatik abiatzeko dituzten oztopo eta gatazkak gainditu eta ekiditzen laguntzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak