Trudy Lynn blues izarra, Arrasate Blues jaialdian

Miren Arana Pagaldai 2023ko api. 28a, 10:25

Uztailaren 15ean Herriko Plazan izango da grammy sarietan bitan izendatua egon den abeslaria.

Motorrak berotzen hasi dira Arrasate Blues jaialdiko antolatzaileak –Ibai-arte eta Arrasateko Udala–. Bosgarrenez kale eta plazak betetzeko asmotan aurten kartel-buru izango dena aurkeztu dute: bluesaren azken dama, Trudy Lynn. Texasko emakume artista Arrasateko Herriko Plazan izango da uztailaren 15ean, 22:30etan; Bilboko Travellin' Brothers-ekin bateraigoko da oholtza gainera, eta kontzertu hori izango da Euskadin abeslariaz gozatu ahal izango den aukera bakarra.

Ibilbide oparoa

Grammy sarietan bi aldiz eta Blues Music Awards-etan hamabitan izendatua egoteaz gainera, bestelako sari gehiago ere baditu Lynnek. Martxoaren 18an album berria aurkeztu zuen, Golden Girl, eta "ziurrenik lan berriko zenbait abesti Arrasateko kontzertuan entzun ahal izango direla" aurreratu dute Ibai-artekoek. Rhythmairesen ahots eta Tina Turnerren telonero izan zena bakarlari ibili da munduan, Texasko bluesaren harmonika-jole baloratuenetako eta eskuineko esku duen Steve Krase musika zuzendariarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak