Mondrako gazteak animatzera joateko dei egin dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko apirilaren 28a

Ohorezko gazte mailako taldea.

Ohorezko gazteek Mojategin izango dute partidua, zapatuan, 18:30ean, Anaitasunaren aurka.

Ohorezko gazte mailan diharduen Mondra taldeak hil edo biziko partidua izango du zapatuan. Lider dagoen Azkoitiko Anaitasuna taldea izango da Mojategin, 18:30ean. Dei egin dute Mojategira joateko taldea animatzera; izan ere, Gipuzkoako mailarik altuenean jarraitzeko, etxeko partiduak irabaztea ezinbestekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak