Nagore Abrisketak Patente Aditua Enpresan kurtsoko lehen edizioan parte hartu zuen. Ordutik, argitaratutako bederatzi patente familiatan agertzen da asmatzaile moduan. Harrezkero, asmatzeaz gain, bere erakundearen barruan garatu diren
asmakuntzen babesa eta patenteekin lotutako beste alderdi batzuk ere zentzuz kudeatzeaz arduratu da. Aipamena jasotzerakoan ez ditu bere lankideak ahaztu nahi izan eta Diseinu Arloko lantaldeak asmakuntza berriak garatzeko prozesuan egindako ekarpena jarri du balioan.
Jardunaldia Garaian
Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunaren harira, Galbaianek jardunaldi bat antolatu zuen apirilaren 26an Garaia Parke Teknologikoan. Aukeratutako gaia JIa mundu digitalean izan zen. Galbaianeko zuzendari Ismael Igartuak, Software Patenteen Arduradun Elena Zabalak, eta Arlo Juridikoko Arduradun Itziar Lopez de Bergarak hartu zuten hitza, besteak beste.