'Skaters Event' ekitaldia egingo dute Arrasateko kiroldegiko skate parkean

Eki Letona Erretolatza 2023ko api. 27a, 11:17

Occeana Clothing arropa dendaren eskutik  Skaters Event jaialdia egingo da maiatzaren 6an Arrasateko kiroldegiko skate parkean. Ekitaldi asko egon dira, besteak beste; gazteentzat saioak eta erakustaldiak. Hori guztia, gainera, DJ batek girotuko du.

Goiz partean, 11:00etatik 12:00etara bitartean, Eibarko Ipar Surf&Skate eskolako kideak izango dira 6 urtetik gorako haurrei skate mundua ezagutzera ematen; parte hartzeko, kaskoa derrigorrez eraman beharko da. 12:00etatik 14:00etara, ostera, haurrentzako jokoak, erakustaldiak, skate librea eta lasterketak egongo dira. Eguerdi aldera, skate librea egongo da nahi duenarentzat eta jatekoa banatuko dute.

Arratsaldean, skate-ko profesionalek  erakustaldia emango dute: Ian Campbell, Larrun Barrenetxea, Jon Mikel Lopez, Pau Dominguez, Julen Arizmendi eta Sebas izango dira adituak. Azkenik, ekitaldia amaitzeko, egunean zehar parte hartu dutenen artean sariak banatuko dituzte.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da; horretarako honako telefono zenbakira deitu: 679 51 35 92.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak