Kooltur Ostegunak egitasmoaren barruan, Kokein taldea arituko da ostegun honetan, apirilaren 27an, Arrasateko gaztetxean. Eibarreko talde beteranoak sasoi bete-betean dago, eta rock gordina, indartsua eta askea eskainiko dute beste behin; orain haien ibilbideko zazpigarren disko luzea aurkezten dihardute, Atomika izenekoa. Sarrerak zazpi eurotan izango dira salgai egunean bertan, sarreran.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.