San Prudentzioren erretreta egingo dute eguenean ikasleek

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko apirilaren 25a

Arrasate Musikaleko tronpeta eta perkusio ikasleek San Prudentzioren erretreta egingo dute apirilaren 27an, eguena, 19:00etan, Monterron jauregiko balkoian. "Ikuslegoa Monterron jauregiaren aurrean egonda, primeran ikus-entzungo ditu erretretaren soinu indartsu eta alaiak. Animatu eta gerturatu ikuskizun xume hau ikus eta entzutera", adierazi dute Arrasate Musikaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak