Haurren danborradarako izen-ematea maiatzaren 8an izango da

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko apirilaren 25a

Sanjuanetako haurren danborradarako izen-ematea hilaren 8an egin beharko da, 17:00etatik 18:30etara, Kulturolan, tunelean bertan dagoen SUDCen lokalean (behean). Parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da izena emanda egotea. Entseguak zapatuetan izango dira, 11:00etan, eta lehena maiatzaren 20an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak