Zuztarrak Errotuz taldeak bi hitzaldi prestatu ditu maiatzerako

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko apirilaren 25a

Zuztarrak Errotuz taldeak antolatutako hitzaldietako bat, 2021ean.

Batetik, maiatzaren 3an, Euskal nazioaren epika, Irulegi eta Veleiaren astindua hitzaldia egingo du Patxi Zabaletak. Bestetik, maiatzaren 10ean, Los castillos navarros de Atxorrotx y Arrasate en defensa de Gipuzkoa hitzaldia egongo da, Iñaki Sagredoren eskutik.

Zuztarrak Errotuz taldeak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, bi hitzaldi antolatu ditu maiatzerako. Lehenik, hilaren 3an, eguaztena, Euskal nazioaren epika, Irulegi eta Veleiaren astindua hitzaldia egingo du Patxi Zabaleta legelari, ikertzaile eta idazleak, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

Bestetik, Los castillos navarros de Atxorrotx y Arrasate en defensa de Gipuzkoa hitzaldia egingo du Iñaki Sagredo historialari eta ikertzaileak hilaren 10ean, eguaztena. Hori ere Kulturateko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak