Dirulaguntzen berri emateko bulegoa ireki dute Santa Marinan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 24a, 16:32

Santa Marinako auzo-alkatetza.

Gaur, astelehena, herritarrentzako informazio bulegoa ireki dute Santa Marinako auzo-alkatetzan, Eusko Jaurlaritzak Santa Teresako eta Doneztebe Portukoko bizitegi-eraikinak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzen programan interesa dutenei arreta emateko asmoz.

Bulegoko telefono zenbakia 943 03 62 15 da. Halaber, Arrasateko Udaleko langile bat egongo da eta ordutegi hau izango du:

  • Astelehena: 15:30etik 19:30era.
  • Martitzena: 10:00etatik 12:00etara.
  • Eguaztena: 10:00etatik 12:00etara eta 15:30etik 19:30era.
  • Eguena: 10:00etatik 12:00etara.
  • Egubakoitza: 10:00etatik 12:00etara.

Horrez gain, Suradesak Nafarroa etorbideko 17an dituen instalazioetan ere informazioa emango dute, baita telefonoz deituta ere: 943 79 33 99.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak