Silvia Marso eta Del Toro Blues Band taldearen Harlemgo kultur mugimenduan oinarritutako ibilbidea

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko api. 24a, 09:30

Ozenki elkarteak antolatuta, Arrasateko Amaia antzokian izan zen atzo zuzeneko musika eta antzerkia nahasten dituen Blues & Roots egitasmoa, Silvia Marso aktorearen eta Del Toro Blues Band taldearen eskutik.

Antzerkian, zineman eta telebistan ikusi ohi izan dugu Silvia Marso orain arte. Kasu honetan, musika arloan murgildu da, eta ez du erronka txikia aukeratu. Atzo izan zen Arrasateko Amaia antzokian Del Toro Blues Band taldearekin batera Blues & Roots ikuskizunarekin.

Mississippi ibaiaren ertzean kokatzen den bluesaren sorreratik hasita, Manhattango Harlemgo eztandara bidaia egin zuten, jazz eta country abestiak ere jorratuz. Nina Simone bera ere gogora ekarriko zuten.

Ozenki elkarteak Ibai-arte merkatari elkartearen eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin ekarritako ikuskizuna izan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak