Olandixoko tunela itxi egingo dute, gauez, mantentze lanak egiteko

Eki Letona Erretolatza 2023ko apirilaren 24a

Eguazten eta eguenean Olandixoko tunela gauez itxi egingo da artapen lanak egiteko. Olandixo tunelaren barruko mantentze-lanak egin ahal izateko ezinbestekoa izango da zirkulazioa etetea. Orduan, bi egunez, bi noranzkoetan etengo da zirkulazioa, gaueko 23:00etatik goizaldeko 5:00ak arte. 

Goizeko 05:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta tunela irekiko da zirkulaziorako. Ordezko bide gisa,  Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneak lotzeko ordezko bide gisa GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen du Aldundiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak