Jendez bete da Arrasateko plaza Ibai-arteren bigarren moda desfilea ikusteko

Jone Inuntziaga 2023ko api. 22a, 21:56

Arrasateko merkatarien elkarteak herriko hamabost komertzioren parte-hartzearekin egin du desfilea gaur arratsaldean. Pasarela gainean denetarik ikusi da; jantziak, bainu-jantziak, barruko arropa, oheko arropa, betaurrekoak, oinetakoak, askotariko osagarriak eta euskal jantziak ere bai.

Ikus-mina zegoen Ibai-arteren bigarren moda desfilerako, eta bete egin da plaza. 19:00etan hasi da, baina egon da jendea 16:00etarako lekua hartu duenik, eta eguraldiak lagunduta arratsalde pasa ederra egin dute. Arrasateko dendek eskaintzeko dutena ikusteko aukera izan dute bertatik bertara.

Imanol Gallegok aurkeztu du desfilea eta herritarrek egin dituzte modelo lanak. Esan daiteke, beraz, 0 kilometroko desfilea izan dela. Fotocall-a ere egon da eta desfile osoa streaming bidez ikusteko aukera  izan da. Gonbidatu moduan, Bergarako Candem Town dantza akademiako Arima taldea aipatu behar da.

Ordu eta erdi inguru iraun duen ekitaldian jantziak, bainu-jantziak, barruko arropa, oheko arropa, betaurrekoak, oinetakoak, askotariko osagarriak eta euskal jantziak izan dira besteak beste ikusgai. Troko, E&G, Kapikua, Sikol, Portaloi Optika, Bea Lentzeria, Elkoro Bisuteria, Intersport Loramendi, Tipi-Tapa, Ennea, Resusta Karrikiri, Josle, Markiegi, Kili-Kolo, eta Oskarbi Oinetakoak komertzioetan aurki daitezkeen produktuak guztiak.

Ibai-artek antolatutako bigarren desfilea arrakastatsua izan da, eta plazan egin ahal izateak glamour handiagoa eman dio. Lan handiko egunak izan dira elkartearendako, merkatariendako eta modeloendako, baina gustura egoteko moduan dauden. Seguruenik izango da hirugarren desfile bat ere.

Erlazionatuak

Ibai-arteren bigarren moda desfilea, argazkitan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023 api 22 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak