Hamabost bat lagunen aurrean egin zuen atzo aurkezpena Villarrek. Gazteleraz argitaratu du jatorriz euskaraz idatzitako liburua; izan ere, azaldu duenez ezin izan du euskaraz argitaratu.
1936ko gerra du abiapuntu fikziozko nobelak, baina batez ere gerraosteko ondorioetan eta gizartean eman ziren talkak ditu oinarri. "Haurtzarotik bizi izatea egokitu zaizkidan zirkunstantziengatik hamarkada horietan hainbat mezu jaso ditut eta guztiz kontrajarriak askotan, eta ikusi izan ditut gerraren ondorio izan diren muturreko gatazkak anai-arreben artean".
Fikziozko nobela da Escuchando a mi alma. En un vuelo virtual sobre la memoria, baina esaten duen moduan pertsonaia bakoitzak izan dezake bere baliokidea bizitza errealean. "Nobela honekin aditzera eman nahi dudana da helburu guztiak ez direla justifikagarriak. Gerra batek jokabide bidegabeak eragiten ditu; ez zait bidezkoa iruditzen hiltzea eraila ez izateko".