Pertsona baten hilotza agertu da Arrasateko Bizkaia Etorbideko etxe batean

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko api. 21a, 19:33

19:00etarako bertan ziren ertzainak eta udaltzainak. Konfirmatu dute gorpu bat zegoela eraikinaren barruan, baina ez dute informazio gehiagorik eman. Beranduago jakinarazi dute Herrizaingo Sailetik gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dutela.

Pertsona baten hilotza agertu da Arrasateko Bizkaia Etorbideko etxe batean. 19:00ak alderako bertan ziren ertzainak eta Arrasateko Udaltzaingoko hainbat kide. Eraikinaren barruan gorpu bat zegoela baieztatu dute, baina ez dute informazio gehiagorik eman une horretan.

Gorpua Patologia Zerbitzura eraman dute

Beranduago jakinarazi dute Herrizaingo Sailetik gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dutela. Ez dute argitu ez hildakoaren adina ez emakumezkoa ala gizonezkoa zen. Heriotza zerk eragin duen ere argitzeko dagoela azaldu dute. Forentsearen txostenaren zain egon beharko dela gaineratu dute.

Hain zuzen ere, autopsia egiteko eraman dute gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura. Bertan egindako autopsiarekin osatuko du peritu-txostena mediku-forentseak.

Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzu egin ohi dira indarkeriazko heriotzen zein ezohikoak diren bat-bateko heriotza naturalen inguruko autopsiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak