"Aniztasuna, esperientzia eta ezagutza" dituen zerrenda aurkeztu du EAJk

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 23a, 09:00

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Arrasateko EAJk Juan Arzamendi Musika Etxean. Maria Ubarretxena alkategaiak nabarmendu du Arrasatek aurrera egiten jarraitzeko talde "indartsua, esperientziaduna eta anitza" osatu dutela jeltzaleek.

Maria Ubarretxena buru duen zerrenda aurkeztu dute Arrasateko jeltzaleek, eta zera adierazi du alkategaiak: "Bide honi ilusioz, konpromisoz eta herrigintzan aritzeko gogo handiz heltzen dion taldea da. Oso eskerturik nago taldekide guztiei, hasieratik proiektu honekiko eta, bereziki, Arrasate eta arrasatearren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko erakutsitako ilusio eta konpromisoagatik. Arrasateren eraldaketarekin jarraitzeko proiektu sendoa osatu dugu eta gogotsu gaude arrasatearrekin batera aurrera eramateko".

Ubarretxenak dioenez, Arrasate izaten ari den eraldaketari jarraipena emateko prest dagoen zerrenda da eta Arrasatek "aurrera egiten" jarraitzeko "eskarmentu handiko pertsona profesionalak" izango dituela alboan, "lanerako gaitasun handia" dutenak eta profil ezberdin zein anitzekoak. "Sigla politikotik haratago, Arrasaterentzat dugun herri proiektu batean firme sinisten duten pertsonez inguratuta nago eta horregatik, gure taldean pertsona independenteak ere baditugu. Ikuspegi zabalagoa, berritzeko gaitasun handiagoa eta 2023-2027 legegintzaldirako balio erantsia ematen duten pertsonen taldea".

Alkategaiak azaldu du osatutako taldeak "ezin hobeto" islatzen dituela jeltzaleen ardatz nagusiak. "Taldeak merkataritza- eta ostalaritza-sektorean, kultura- eta kirol-ekimenetan eta, oro har, udal-dinamizazioan ezagutza eta esperientzia duten pertsonak ditu. Era berean, Gizarte Zerbitzuekin, enpleguaren sustapenarekin eta hezkuntzarekin lotutako gaietan esperientzia duten bizilagunek ere batu dira herri proiektura. Arrasateko EAJ-PNVko pertsonen zerrendak aniztasuna, esperientzia eta berrikuntza bezalako baloreak elkartzen ditu, taldea eta Arrasate aberasten dituztenak".

EAJren Arrasateko zerrenda

  1. Maria Ubarretxena Cid.
  2. Ander Garay Zabaleta.
  3. Edurne Unamuno Rodrigo.
  4. Jon Apraiz Ansola (independentea).
  5. Agurne Juldain Alcalde.
  6. Asier Muxika Altuna (independentea).
  7. Maitane Muñoz Goikoetxea.
  8. Bixente Etxeberria Iriarte.
  9. Ibon Arrupe Aldecocea.
  10. Amaia Zeziaga Garmendia.
  11. Xabier Arrizabalaga Arrizabalaga.
  12. Pepi Gorosabel Madinabeitia.
  13. Jon Berezibar Urizar.
  14. Belvis Pardo Abad.
  15. Jose Ramon Mendizabal Ansoategi (independentea).
  16. Amaia Azpiazu Aranburu.
  17. Pedro Ruiz de Azua Galdos.
  18. Sara Sagasta Uribesalgo.
  19. Juan Ramon Mendieta Garay.
  20. Julian Garay Iturbe.
  21. Anuska Ezkurra Zubizarreta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak