Dragoi Gimnasia taldeak emaitza onak ekarri ditu Open Nazionaletik

Aitor Agiriano Arrese 2023ko api. 20a, 19:05

Dragoi Gimnasia taldeko neskak.

Arrasate Dragoi taldeko gimnastak Open Nazionala jokatzen egon dira Cunit-en –Katalunia–. Gimnasia aerobiceko gimnastek emaitza onak lortu dituzte; jubenilak, esaterako, taldeka lehenengo geratu dira. Domekan, aerobiceko Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute, Loiun.

Gimnasia aerobiceko gimnastak Katalunian izan ziren joan zen aste bukaeran. Arrasate Dragoi Gimnasia taldeko 14 gimnasta joan ziren Cunit-era Open Nazionalean parte hartzera. Emaitza onak lortu zituzten:

  • Taldeka, gazte mailan, 1. postua: Nahia Irazola, Uxue Azkue, Sara Yan Azkarate, Nora Marco eta Maider Agirreurreta.  
  • Aerodance, 2. postua: Nahia Irazola, Uxue Azkue, Sara Yan Azkarate, Nora Marco eta Maider Agirreurreta, Maria Martiarena, Maddi Etxagibel.
  • Gazteak, bikoteka: Nora Marco eta Maider Agirreurreta, 4. postua; eta, Eider Vazquez eta Nira Cid, 5. postua. 
  • Step modalitatean, 1. postua. 

Malen Erdabide, Ane Aranzabal, Laia Eguiluz eta Eider Leibar ere izan dira estatu mailako openean parte hartzen.

Euskadiko aerobic txapelketa

Domekan, apirilaren 23an, Loiuko Urdaneta kiroldegian izango dira Dragoi Gimnasia taldeko kideak. I. Eskolarteko torneoan eta Aerobiceko Euskadiko txapelketan parte hartuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak