Loixe taldeak udaberriko eta udako zeramika ikastaroak antolatu ditu

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 20a, 12:15

(Argazkia: CC).

Maiatzaren 2tik ekainaren 15era bitartean, bi mailatan banatutako ikastaroak egingo dituzte Kulturolan, Loixe taldeak antolatuta. Halaber, uztailaren 3tik 13ra, ikastaro trinko bat ere egingo dute. Izena eman daiteke dagoeneko, 685 79 61 27 zenbakira deituta.

Loixe taldeak zeramika ikastaroak antolatu ditu udaberrirako eta udarako, bi mailatan banatuta: hastapen maila eta trebatze maila. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaroek balioko dute zeramika prozesuak ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko. "Teknika eta akabera desberdinak landuta, partaide bakoitzak sortuko ditu hainbat pieza bere proiektu propioari jarraituta", gaineratu dute.

Honako hauek izango dira mailak, eskola egunak eta ordutegiak:

  • A Taldea (Hastapena) Astelehenak eta eguaztenak. 16:00-18:00.
  • B Taldea (Trebatzea) Astelehenak eta eguaztenak. 19:00-21:00.
  • C Taldea (Trebatzea) Martitzenak eta eguenak. 16:00-18:00.
  • D Taldea (Hastapena) Martitzenak eta eguenak. 19:00-21:00.

Udaberriko ikastaroaz gain, uztailaren 3tik 13ra ikastaro trinkoa egingo dute, hastapen mailakoa. Hori astelehenetik eguenera izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu edo idatzi zenbaki honetara: 685 79 61 27.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak