Sanjuanetako lelo lehiaketa martxan da

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 20a, 11:57

Unai Ibarrak eta Josu Zugastik 'Golasu' ezizenarekin aurkeztutako leloa izan zen aukeratua iaz.

Urtero moduan, lelo lehiaketa antolatu du AED elkarteak sanjuanetara begira, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, eta dagoeneko zabaldu dute leloak aurkezteko epea. Maiatzaren 10era arte egongo da horretarako aukera, aed@aedelkartea.eus helbidera bidalita.

Sanjuanak euskaraz bizitzea helburu hartuta, lelo lehiaketa antolatu du aurten ere AED elkarteak eta, hala, jaien bueltan aterako diren euskarrietan erabiliko dute lelo irabazlea: lepoko zapian, pegatinetan eta abarretan. "Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da", azaldu dute AEDtik.

Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake lehiaketan, taldean edo bakarka, adin mugarik gabe. Halaber, partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake. Hori bai, leloarekin batera, egilearen (edo egileen) izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dira.

Jasotako leloetatik hiru finalista aukeratuko ditu AEDk osatutako epaimahaiak eta irabazlea bozketaz erabakiko da, maiatzaren 13an, AEDren Instagrameko kontuaren bitartez.

Saria 100 euro izango da eta, epaimahaikoek horrela erabakiz gero, saria eman gabe gera daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak