Hormigoia saneatu, eskuilatze mekanikoa egin eta armadura berria hornituko dute datozen bost asteetan, "armaduraren korrosioak erasandako lauzak, zutabeak eta egiturazko habeak konpontzeko".
Obrak iraun bitartean, inguruko espaloi bat itxita egongo da. Lehenik, ibairantz doana itxiko dute eta Zerrajera kaleko ibilgailuen trafikoari ere eragingo dio noizean behin. Errei bat itxiko dute eta semaforo bidez txandakako trafikoa bideratu.
Inbertsioa 30.136 eurokoa da, BEZa barne, eta lanak Trabajos especiales ZUT S.A. enpresak egingo ditu. Lanek bost bat asteko iraupena izango duela aurreikusten dute.