Guraso taldetik azaldu dutenez, pertsona guztiak ez dira hitz eginez edo irakurriz komunikatzen; horregatik, irudien bidez komunikatzea ideia ona iruditu zaie. Ekimen horrek, gainera, komunikazio edo hizkuntza zailtasuna dutenei ere laguntzen die. Udalak ere bat egin du ekimenarekin, eta establezimendu publikoetan piktogramak egongo dira, zailtasunak dituztenei laguntzeko.