32. urteurrena ospatuko du asteburuan AGAKOk

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko apirilaren 18a

Iaz 31. urteurrenaren baitan ateratako argazkia.

Zapatua, apirilak 22, izango da egun nagusia, baina egubakoitzean eta domekan ere egingo dituzte ekintzak. Egubakoitzean, esaterako, bertso afari autogestionatua egingo dute, 21:00etan hasita, gaztetxean bertan.

32. urteurreneko ospakizunak egingo ditu AGAKOk asteburuan, Kokoteraño lemapean. Egubakoitzean, bertso afari autogestionatua egingo dute, 21:00etan gaztetxean. Peru Abarrategi, Saioa Alkaiza, Aitor Bizkarra eta Sarai Robles ariko dira bertsotan, Olatz Zuazubiskarrek jarritako gaiei erantzunez.

Zapatuan, bestalde, AGAKO Eguna egingo dute. Hasteko, 12:00etan, Berlingo okupazio mugimenduaz hitzaldia egingo du Dirk Morenweiserrek (gaztelereaz). Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria izango da eta tiketak salgai daude Osorik eta Iluntz tabernetan, zazpi eurotan. 19:00etan, Broken Brothers Bass Band kalez kale ariko da, Taupatik hasita. Azkenik, 23:00etan, Zaunka eta Occhi di Farfalla taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Domekan, apirilak 23, garbiketa kolektiboa egingo dute, 18:00etan hasita, Herriak zikindu, herriak garbitu lemapean. Azkenik, apirilaren 28an, hileko azken ostiralarekin batera, mobilizazioa izango da 19:30ean, Euskal preso, iheslari eta deportatuak gaztetxera! lemapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak