Ane Rincon Espainiako errugbi selekzioarekin aritu da, Europako Zazpiko Txapelketa prestatzen

Eki Letona Erretolatza 2023ko apirilaren 18a

Ane Rincon arrasatearra.

Ane Rincon Arrasate Rugby Taldeko jokalaria Espainiako errugbi taldearekin aritu da entrenatzen asteburuan. Emakumezkoen 18 urtez azpiko selekzioak Training Camp delakoa egin du Valentzian, Pragan uztailaren 15 ean eta 16an izango den Europako Zazpiko Txapelketa prestatzeko. 

ARTko jokalaria lau egunez aritu da entrenatzen, Katalunia, Madril eta Valentziako federazioekin eta Belgikako selekzioarekin batera. Eguaztenean hasi ziren entrenamenduak, baina egueneko entrenamenduan plakaketa gogor bat jaso zuen: taldekide batek ukondoarekin ezpainean jo, eta hiru puntu eman behar izan zizkioten; hurrengo egunetako entrenamenduak mugatu zizkion ezbeharrak. Edozelan ere, "oso gustura eta oso pozik" itzuli dela adierazi du Rinconek berak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak