'Blues & Roots' antzerki musikatua eskainiko dute domekan, Amaia antzokian

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko api. 17a, 19:53

Musika beltzaren ariman barrena egindako ibilbidea jasotzen du Silvia Marso eta Danny Del Tororen ikuskizunak. Sarrerak 20 euroan eskuratu daitezke Amaia antzokiko ohiko kanaletan, Kutxabanken eta Altuna lurrindegian.

Federico Garcia Lorcaren poesiatik, bluesetik eta musika beltzaren kulturatik igarotzen den kontzertu antzeztua da Blues & Roots. Bertan, Silvia Marso aktore ezagunak musikan debuta egingo du, Del Toro Blues Band taldearekin batera.

Bluesari errepasoa

Antzezlanak musika ibilbide batean murgilduko ditu ikus-entzuleak, Mississippi ibaiaren ertzean dagoen bluesaren sorreratik hasi eta Manhattanen eztanda handia gertatu arte. Ikusleak 1929ko Harlemera iritsiko dira, non Harlem Renaissance musika mugimendua sortu zen. Besteak beste, Nobody knows you, Route 66 eta Summertime abesti ezagunek osatzen dute errepertorioa.

Madrilen bira egin ondoren, antzerki ikuskizun musikal hau Arrasaten izango da apirilaren 23an, domeka, 19:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak