"Inoizko parte-hartzerik handiena" izan du Arrasate literatura lehiaketak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko api. 17a, 16:57

Iazko sari banaketa ekitaldia.

AED elkarteak irakurzaletasuna eta euskarazko sorkuntza sustatzeko asmoz antolatzen duen Arrasate literatur lehiaketaren 36. edizioak "inoizko parte-hartzerik handiena" izan du, antolatzaileen esanetan. "388 lan jaso ditugu denera, iaz baino hamar gehiago", azaldu dute.

Azkeneko urteetan gora egiten ari da Arrasate literatura lehiaketako parte-hartzea eta aurten ere berretsi egin da joera hori. Izan ere, 388 lan aurkeztu dituzte.

Hirugarren urtez, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 2.mailara bitarteko gaztetxoenek hiru atal izan dituzte aukeran: narrazioa, ilustrazioa eta bertso-paperak. DBHko 3.mailako eta Batxilergoko bigarren ikasturtera arteko gazteek, aldiz, mikro-ipuina, poesia eta komikia.

Antolatzaileek adierazi dutenez, parte-hartzea Lehen Hezkuntzako zikloan izan da handiagoa. "Halere, aurreko edizioekin alderatuta, nagusitxoenen lan kopuruak gora egin du eta, horrenbestez, orekatuagoa izan da. Horri lotuta, esan, DBHtik Batxilergoko mailetan proposatzen diren lehiaketa guztietan igo dela parte-hartzea".

Hau izan da, zehazki, sail bakoitzean egon den parte-hartzea:

  • Narrazioak: 107 lan.
  • Ilustrazioak: 163 lan.
  • Bertso-paperak: 56 lan.
  • Mikro-ipuinak: 39 lan.
  • Poesia: 18 lan.
  • Komikia: 5 lan.

Sari banaketa, maiatzaren 11n

Behin lanak aurkeztuta, epaimahaiaren esku daude eta sari banaketa maiatzaren 11n egingo dute, 18:30ean, Kulturateko areto nagusian. Aurtengo gonbidatuari dagokionez, Eneko Barberena idazlea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak