Askotariko txokoak jarriko dituzte eta hainbat aukera izango dituzte parte-hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai-jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko eta abarrerako.
3 eta 12 urte artekoei zuzenduta dago ludoteka ibiltaria, nahiz eta 3 urtetik beherakoek ere izango duten parte hartzeko aukera, heldu baten laguntza eta ardurapean betiere.
