3-3 eginda, ezin izan du garaipena lortu Mondratek

Jagoba Domingo 2023ko api. 16a, 10:54

Brian Fernandezek egin zituen bi gol.

Hamar segundoren faltan berdindu zuen Goierrik Mondrateren aurkako partidua etxekoen etsipenerako, eta, beraz, Mondratek garaipena lortzeko aukera galdu zuen azken txanpan norgehiagoka kontrolpean izan ostean.


Lehenengo zatian banako berdinketarekin amaitu zuten taldeek; goierritarrek penalti bikoitz bati esker lortu zuten gola eta jokoa nahiko berdindua egon zen. Bigarren zatian, ostera, etxekoak indartsu kantxaratu ziren, eta gola egiteko hainbat aukera izan zituzten lehenengo bost minutuetan. Kontrolpean zuen partidua Mondratek nahiz eta golik ez egin, amaitzeko hamar minuturen faltan bi gol jarraian egin baitzituen etxeko taldeak, 3-1eko markagailua lortzeko. Hurrengo minutuetan garaipea lortuko zutela zirudien arren, azken txanpan, Goierrikoek estutu eta atezain-jokalaria erabiliz berdinketa lortu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak