Astillero sarietan eginiko borrokaldiak nabarmendu ditu Saioa Karate Taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko apirilaren 13a

Kantabrian (Espainia) izan ziren apirilaren 1ean Arrasateko taldeko bost kide, eta azpimarratu dute "ontzat" jo dezaketela eginiko lana, "batzuetan, irabaztea posible ez den arren".

Kumite modalitatean aritu ziren bostak. Irati Izurrategik kadeteen mailan hartu zuen parte, eta Xavier Varteniucek eta Danel Izurrategik, juniorretan. Hala ere, ez zuten errondaz igarotzea erdietsi, eta, beraz, lehiatik kanpo gelditu ziren. Iosu Madinabeitiak, berriz, seniorretan lehiatu zuen, eta, lehen erronda irabazi arren, ez zen hurrengora igaro; finalerdietan gelditu zen, eta, azkenik, laugarren postua eskuratu zuen.

Azkenik, Carlos Sanchezek beteranoen aurka jokatu zuen, 35 eta 40 urte artekoen mailan, eta, lehen bi errondak 3-0 irabazi ostean, finalera sailkatu zen, 6 eta 3 irabazita.

Orain, entrenatzen jarraituko dute maiatzean jokatu diren lehiaketetarako. Valentzian (Herrialde Katalanak) izango da hurrengoa, kyokushinkai modalitateko txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak