Gurutze-bidea egin dute fededunek Ostiral Santuan

Hasier Larrea 2023ko api. 7a, 09:58

Portaloitik irten dira, eta poliki-poliki, geldialdiak eginez –Jesusen hamalau egonaldiak gogoratuz–, Santa Barbarako gaineraino igo dira Arrasateko dozenaka fededun. Bibliako pasarteak eta kantu elizkoiak errepasatu dituzte denen artean.

Tradizio handia duen ospakizun kristaua da Gurutze-bidea Arrasaten, egun berean –Ostiral Santuan– hiru aldiz egiten dena: lehena, 08:00etakoa, erdigunean, eta beste biak, 11:00etan hasten direnak, Santa Teresan eta Uribarrin. Ekitaldi erlijioso hori, ordea, ez da gaurko egunez egiten den bakarra, San Juan Bataiatzailearen parrokian aitortzak egiten baitituzte goizean zehar. Arratsaldean, gainera, Jaunaren nekaldia eta heriotza izango dute hizpide, 18:00etan parrokian, 19:00etan San Andresen eta 19:30ean Santa Teresan.

Bihar, Zapatu Santua denez gero, Pazko Gaubela ospatuko dute, 19:00etan San Andresen, 19:30ean Santa Teresan eta 20:00etan parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak